Ama Hizkuntzaren Eguna / Día Internacional de la Lengua Materna

Nuestra ‘Lengua Madre’, mucho más que nuestra primera Lengua
Geure AMA HIZKUNTZA, lehen hizkuntza baino gahiago

Este domingo, 21 de febrero, se celebra el ‘Día de la Lengua Materna’. Como su propio nombre indica, es la lengua que aprendemos principalmente de nuestra Madre, la persona a quien más apego tenemos durante los primeros años de nuestra vida.

La Lengua Madre es aquella con la que comenzamos a conocer el mundo en el que hemos nacido, y si se trata de la lengua vehicular del entorno en que vivimos, será la que nos acompañe en el territorio que nos vio crecer.

Desafortunadamente, no todas las lenguas poseen el mismo estatus; ni siquiera allá donde son habladas. El poder que se le atribuye a cada lengua, influye directamente en el uso que haremos de ella, y esto supone en muchos casos renunciar a nuestra lengua madre en aras de otra con mayor poder o utilización.

Sin embargo, hay algo que caracteriza a nuestra lengua madre más allá de nuestro contexto sociolingüístico: no sólo es la primera lengua que aprendemos, sino que aprendemos mediante esa lengua.

Europa de los Pueblos Lenguas

Ese aprendizaje va más allá del código que empleemos para referirnos a un determinado concepto; el léxico, la estructura gramatical y sintáctica, la entonación, el acento y otros muchos elementos lingüísticos, completan el modo en que percibimos todo lo que nos rodea, formando nuestra identidad en torno a la lengua.

Si nuestra lengua materna es la vehicular de nuestro entorno, compartimos con nuestros interlocutores esa identidad a través del uso; en consecuencia, nuestra lengua madre nos permite mantener junto al resto de sus hablantes una identidad colectiva, o lo que es lo mismo: una forma de ver el mundo y darle significado. Así es como afloran muchas culturas, pues el pensamiento de cada hablante se desarrolla mediante su lengua madre, cuya transmisión a lo largo del tiempo lega a cada persona la progresiva visión del mundo que tiene su comunidad lingüística.

En definitiva, nuestra lengua madre nos proporciona un legado cultural, tan importante como el de cualquier otra lengua. No obstante, el irremediable contacto con otros idiomas provoca la confluencia entre distintas formas de ver el mundo, y es deber de cada quien y cada comunidad lingüística asegurar la convivencia de las lenguas en contacto.

El conocimiento de otras lenguas nos enriquece como personas, nos permite entender a las distintas comunidades y aprender de ellas, así como ellas de la nuestra. Pero no debemos olvidar el legado que recibimos y que hemos de trasladar a las futuras generaciones; no debemos interrumpir la cadena de transmisión de una identidad que nos impulsó a ser quien somos; tanto a nivel individual, como a nivel colectivo.

Este Día y todos los días, defendamos el multilingüismo, la diversidad cultural, el diálogo intercultural y, por supuesto, la plena libertad de su expresión.

Autor: Mikel Sebasten Manso
Lingüista. Fundación Vasca Instituto Europa de los Pueblos
www.InstitutoEuropaDeLosPueblos.org

ama hizkuntzaren eguna Igande honetan, otsailaren 21ean, ama hizkuntzaren eguna ospatuko da. Izenak adierazi bezala, gehienbat amagandik ikasten dugun hizkuntza da, geure bizitzaren lehenengo urteetan gurekin gehien egoten den pertsona baita. Ama hizkuntzarekin hasten gara mundua ezagutzen, eta bizi garen inguruan mintzatzen bada, bizian zehar gurekin izango dugun hizkuntza da.

Tamalez, hizkuntza guztiek ez dute estatus bera, ezta mintzatuak diren tokietan ere. Hizkuntza bakoitzari ematen zaion botereak eragin zuzena du mintzatzerakoan aukeratuko dugun hizkuntzan. Ondorioz, geure ama hizkuntza alboratu eta hizkuntza boteretsuago edo erabiliago bat erabiliko dugu.

Alabaina, ama hizkuntza ez da soilik ikasten dugun lehenengo hizkuntza; aitzitik, hizkuntza honen bidez ikasi egiten dugu. Ikaspen hau edozein kontzeptu adierazteko erabiltzen dugun kodeaz harago doa. Lexikoak, egitura gramatikal eta sintaktikoak, tonuak, azentuak eta beste hainbat hizkuntza-ezaugarrik osatzen dute gure inguruko gauza oro antzemateko moduan, geure nortasuna hizkuntzaren inguruan eratzen dugula. Gure ama hizkuntza gure inguruan mintzatu ohi den hizkuntza baldin bada, nortasun hau gure solaskideekin partekatzen dugu.

Ondorioz, ama hizkuntzak gainontzeko hiztunekin batera nortasun kolektiboa, mundua ikuskatzeko eta honi esanahia emateko modua mantentzea ahalbidetzen digu. Hala garatu izan dira munduan zeharreko hainbeste kultura, hiztun bakoitzaren pentsamendua haren ama hizkuntzaren bidez garatzen baita. Ama hizkuntza belaunaldiz belaunaldi transmititzean, hiztunari haren hizkuntza-komunitateak denboran zehar izan duen munduarekiko ikuspuntua lagatzen zaio.

Honenbestez, gure ama hizkuntzak kultura-ondare bat eskaintzen digu, beste edozein hizkuntzarena bezain garrantzitsua. Hala ere, hizkuntzen arteko ukipena saihestezina denez, mundua interpretatzeko modu ezberdinek topo egiten dute. Hortaz, hiztun eta hizkuntza-komunitate bakoitzaren betebeharra da ukipenean dauden hizkuntzen arteko elkarbizitza bermatzea. Gure ama hizkuntzaz bestelako hizkuntzak ezagutzeak gure izaera aberasten du, beste komunitate batzuei ulertzea eta haiengandik ikastea ahalbidetzen digulako. Baina banan-bana nahiz herri gisa garenak izatera eraman gaituen nortasunaren transmisio-katea apurtzerik nahi ez badugu, ez dugu ahaztu behar jaso dugun eta geure ondorengoei laga behar diegun hizkuntza-ondarea.

Hizkuntza-aniztasuna, kultura-aniztasuna, kulturen arteko komunikazioa eta hauen erabateko adierazpen-eskubidea defenda ditzagun, gaur bezala urteko gainerako egun guztietan ere.

Egilea: Mikel Sebasten Manso
Hizkuntzalaria. Herrien Europa Institutua. Euskal Fundazioa.
www.InstitutoEuropaDeLosPueblos.org

MAPA EUROPA DE LOS PUEBLOS Y LENGUAS

Día-Mundial-Lengua-Materna

Share Button